2014/01/23

ESPERIENTZIAK KONPARTITZEN

2. maila A taldekook, zooen gaiari bukaera emateko, aditu baten esperientzia entzun eta berarekin une polit bat izan dugu. Gelan marrazoen inguruan ateratako zalantza eta galderei erantzuten hasi eta Australian bizi izandako esperientzia ezberdinak konpartitu ditu ARITZ LARRINAGAk gurekin. Bera BodyBoard kirolean txapeldun hainbat aldiz izan da eta kirol hori praktikatzeak munduko herrialde, paisaje eta jende mordoa gertutik ezagutzeko aukera eskaini dio. Gelara etorri eta nahi beste galdera egiteko aukera izan genuen. Baita er marrazo, kanguru, koala eta beste hainbat animali ezberdinen inguruko bitxikeri nahiz errealitate ezagutzeko aukera. Eta nola ez, bera profesionala den kirola ere gertutik ezagutu dugu: zer den, nola praktikatzen den, arriskuak, trasmititutako emozioak, etab. Asko ikasi dugu saio honetan zurekin Aritz. Beraz eskerrik asko zure jakintza, esperientzi eta bizipenen zatitxo bat gurekin konpartitzeagatik. Mila esker!

No hay comentarios:

Publicar un comentario