2014/06/19

ANTZERKIAK

Aho hizkuntzako saioetan Barbantxo eta Martixio antzezlanak prestatu, ondo entsaiatu eta beste gelen artean aurkeztu ditugu. Hona hemen antzerkiak beste geletan aurkezterakoan ateratako argazki batzuk. Ea zuen gustukuak diren.

DANBORRADA

Gaur 11.30etan Haur Hezkuntza eta 1. zikloko ikasleak gimnasioan elkartu gara danborrada eguna ospatu eta musikaren laguntzarekin, gure danborrei sendo soinua ateratzeko. Gurasoak ere etorri dira guri ikustera. Oso momentu polita izan da guretzat, gustura ibili gara!!!

2014/06/05

IGERIKETA

  Maiatzaren 14tik 27ra igerilekura joan gara, arratsaldero. Autobusez joan eta oinez etorri gara bueltan egunero. Eskerrik asko prest egon eta laguntzera etorri ahal izan duten gurasoei ere, beraien laguntzarekin errazagoa izan da eta!

      Hona hemen bertan bizitako une politen oroigarri bezala, ateratako argazki bilduma txiki bat.



2014/05/07

EUSKARA KANPAINA

Aste Santuko oporretatik bueltan etorri eta Euskara Kanpainarekin lan egiten aritu gara, hiru egunetan zehar. Ikasleak zikloka elkartu gara, 1. eta 2. mailakoak elkarturik egin dugu lan. Hainbat ekintza ezberdin egin ditugu elkarrekin: antzerkia prestatu, jolasak, abestiak, etab. Antzerkiak prestatu eta beste geletan aurkeztu ditugu. Hemen dituzue ikusgai hiru egun horietan zehar egin ditugun gauzen argazki batzuk.

2014/04/11

AURKEZPENAK EGITEN

Gaiari bukaera emateko, ikasitakoa beste talde batzuei aurkeztu diegu astean zehar. Oso gustura egon gara landutakoa besteei aurkezten. Oso entzule txintxoak izan ditugu eta erne erne egon dira.