Honako hau da ikasteko bidali digun abestiaren letra. Ilunberriko hiru mutil gazte hauen "Musika Zainetan" abestia. Bideoa ere bertan dago ikusi eta entzuteko.
MUSIKA ZAINETAN ( ALTXATU )
Musikak egin dezakena, ilusioak ala penak.
Arimak berpiztu, musika kalean,
musika bizitzan, musika zainetan!
Musika zainetan!
Gitarra batekin, lagunen artean,
gaueko izarren argipean.
Orduak pasa, goaz aurrera,
musika bizitzan, musika zainetan!
Musika zainetan!
Entzuten duzu? Hemen dator!
Punk, Reggae edo Rock n´roll!
Gogoz abestu ta dantza ezazu,
musika bizitzan, musika zainetan!
Musikak egin dezakena, ilusioak ala penak.
Arimak berpiztu, musika kalean,
musika bizitzan, musika zainetan!
Musika zainetan!
IBAI OSINAGA : GITARRA ETA AHOTSA
JULEN ABAURREA : BAXUA ETA AHOTSA
IKER ARIZ : BATERIA
No hay comentarios:
Publicar un comentario